Translate

lunes, 22 de octubre de 2012

KOLONBIA


Kolonbiako hezkuntza 4 fasetan banatzen da: haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta unibertsitateko hezkuntza. Kolonbian, leku gehienetan bezala, eskola pribatu eta publikoak bereiz ditzakegu.
· Haur hezkuntza
Prozesu hau lantzeko guneari haur lorategia deritzo. Haur hezkuntzan, urte bat baino gutxiagoko haurrak topa ditzakegu, izan ere, gurasoek lan egiteko beharra dute eta ordutegi  astunak izanda, ezinezkoa dute haien seme-alaben zaintza.  3-4 urte tarteko haurren faseari "Kinder fasea deritzo" eta  4-5 urteko tarteak, berriz, "trantsizio fasea" izena bereganatzen du. Trantsizio fasean dauden haurrengan lortu nahi den helburua irakur eta idaz gaitasunak bereganatzea dira, eskola pribatuetan gehien bat. IKT-en  barneratzea espero da fase honen bukaerarako lortzea , hala ere, eskola gehienek ez dute baliabide hauetarako aukerarik.

·Lehen hezkuntza
5 kurtsotan banatzen da fase hau. Kurtso bakoitzak urte bateko iraupena du hain zuzen ere. 6 urterekin hasten da lehen hezkuntza, eta maila egokia izatekotan 11 urterekin bukatuko lukete. Kurtso bakoitzeko, %5 baino ez kurtsoa errepika dezake. Honek, ikas-mailaren murriztapena ekarri du, izan ere, hain gutxik errepikatu dezaketenez, bakarrik txarrenak geratzen dira atzean, besteek, beharrezko mailara heldu barik kurtsoz pasatzen baitira.
Haurrak motibatzeko, ekonomiara jotzen dute, hau da; kurtsoa errepikatzeak zenbat gastu suposatzen duen ikustarazten zaie.

·Bigarren hezkuntza
6 urteko fasea da, aldi berean bi azpi-faseetan banaturik dagoena: bigarren hezkuntza basikoa eta hezkuntza ertain bokazionala.

- Bigarren hezkuntza basikoa: 11-14 urte bitartekoa.

-Hezkuntza ertain bokaziolana: 15-17 urte bitartekoa. Fase honetan, ikaslearen lan munduko bidea topatzea lortu nahi da, bere gaitasun eta nahietan oinarrituz. Baina, egia esan, eskola gutxik lortzen dute haien ikasleen prestakuntza egokia. Azkenean, leku gehienetan gertatzen den bezala, dirudunek baino ez dute ikasketa egokietarako aukera.

Unibertsitatera heldu ahal izateko estatuak proba batzuk egiten ditu. Proba hauek ICFES-ek eramaten ditu aurrera (Instituto Colombiano para el Fomento de la Educación Superior).

Kolonbiako aurrek, ejerzitoan sartzeko aukera dute eskolako azken urteetan. Zerbitzu hau eskeini ondoren, batxilergoko titulua jasotzen dute, baita 1.mailako libreta militarra ere.

3 fasek osatzen dute prozesu militarra:


- Aurreko fasea: ez du hezkuntza bereziren beharrik.

- Lehenengo fasea: aurreko fasea osatu dutenentzat. Bertan, banakako borroka irakasten zaie.

-Bigarren fasea:  eskuadra, pelotoi eta beharrezko unitateen jakintza irakasten zaie.


·Unibertsitateko hezkuntza:

Hezkuntza fase hau bi azpi-faseetan abnatzen da: "pregrado" eta "postgrado".                              

-"Pregrado": teknika profesionalek urte eta erdi eta bi urte tarteko ikasketak dira, teknologia profesionalak,ordea, bi urte eta erdi eta hiru urte eta erdi inguruko iraupena du eta azkenik, "profesionalak" deituriko ikasketek 5 urteko iraupena dute, eta azken hauek, lizenziatura antzeko ikasketak dira.

-"Postgrado":  maestriak eta doktoratuak sartzen dira honen barnean.  Hala ere, doktoratua eskeintzen duten unibertsitateak eskasak dira herrialde honetan.

lunes, 8 de octubre de 2012

ITALIAKO METODOA

Hik Hasi orrialdean topatu dudan artikulu hau oso interesgarria irudi zait lehenengo sarrera egin ahal izateko. kontatzen digu. Neska honek haur hezkuntzako praktikak egitera joan zen Turingora (Italia). Eneritz Atutxa da artiukulu honen egilea eta Italian bizitako esperientzia

Hasiera batean harritu egin nau maisu-maistren inplikazioa ikasleekiko, izan ere, bi neska hauek diotenez, eskola hasi aurretik irakasleek ikasleen etxeetara jotzen dute haurrak aztertzeko. Modu honetan, umeen gustuak, ingurunea,familia... azter ditzakete eskolatze prozesua hain gogorra izan ez dadin.

Aipagarria da ere garbitasunaren kontua. " Haurrak tenperarekin, buztinarekin edo irinarekin dela, sarritan zikintzen ziren. Kasu horietan, hezitzaileak, inolako arazorik gabe, haurra dutxatzen zuen eta arropak aldatzen zizkion." Pentsaezina da gure gizarteko eskola batean hau gertatzea. Egia esan, txikitan patioan aritzen ginen lurretik botata eta eskuak beltz-beltz izaten genituen, baita prakak beltz eta zuloz beteta ere.
Ostean, ikasgelara joaten ginen eta edozein gauzarekin zikintzen ginen, hala nola, tenperak, argizarizko margoak... Jantokian janariarekin zikintzen ginen maiz. Etxera bueltatzerakoan, guztiz zikindurik dutxara sartu eta arropa garbitzera botatzen genuen. Inoiz ez da irakasleren bat gure garbitasunagatik kezkatu.

Gure gizartean pisu handia du hezkuntzak, edo hori uste dugu behintzat. Artikulu honen bitartez ikus dezakegu nola lantzen duten Italian hezkuntza eta dirudienez, askoz garrantzia gehiago ematen diote haurren hezkuntzari eta formazioari. Espainian ez bezala, haurrak indibidualki aztertzen dira eta bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanda modu konkretu batean hezitzen dute. Azkenik, esan beharra dago irakasleen inplikazioa miresgarria dela.

lunes, 1 de octubre de 2012

AFRIKAKO HEZKUNTZA

Hainbat blog eta interneteko orrialde irakurri ostean, hainbat informazio interesgarri topatu du. Afrika, Uneskok dioen modua, 2015 urterako ume guztien eskolaratzea lortu nahi du. Helburua hau betetzeak 100.000 milioi dolar baino gutxiago eskatzen du, eta diru mordoa dirudien arren ez da hainbeste gastu militarretan gastatzen direnarekin konparatuz, 956.000 dolar inguru. Oso ekintza ona den arren, nire ustez ez da nahikoa. Helburua ez litzateke izan behar umeen eskolaratzea, baizik eta eskolaratzeaz aparte hezkuntza on bat izatea.
Afrikako hezkuntzari buruz hitz egin nahi nuen, baina hori ezinezkoa da. Afrika 30.272.922 Km²-ko zabalera dauka, eta nahiko txiroa den arren badaude ekonomikoki ondo dabiltzan herrialdeak. Beraz, Afrikako herrialderik aberatsenaren baita txiroaren konparaketa egingo dut.

Sudafrica da Africako herrialderik aberatsena. http://josusierra.wordpress.com/2010/06/05/la-educacion-en-sudafrica%C2%BFdemasiados-retos/ irakurri ostean, gizon batek azaldutakoa aipatuko dut. Honen arabera, bertako eskoletan uniformea eramaten dute, honek, haur guztiek janzkera izatea suposatzen du eta hartako gizarterako ez da gutxi. Geletan 80 haur inguru daude, beraz, ez da erreza bertako irakasleen lana. Gainera, ikasleen kopurua gehiegizkoa da duten lekurako eta txandaka sartu behar dira ikasgelan. Mahai bakoitzeko 4-5 ume daude eta besteak zutunik jasan behar dute klasea.

Eskola hauetako %10 baina gutxiago biblioteka edo laborategi bat dute. Eskola orduetatik kanpoko ekintzak ez dituzte prestatzeko aukerarik ezta baliabiderik. Gainera, irakaslegoaren egoera ez da ona,izan ere, askok alcohol eta drogen menpe daude. Ikasketak ingeleses egiten dituzte, hau da, ama hizkuntza ez den beste batekin. Baina, larriena da, ingelesa irakasten duten irakasleetatik gutxi batzuek baino ez dutela hizkuntza hau ondo mintzatzen.

Egoera ez da ona, hori argi ikus dezakegu. Hala ere, Sudafrica da diru gehien duen herrialdea, eta beraz, suposatzen den moduan ikasketa on batzuk eskeintzeko aukera gehien dituen lurraldea da. Hau honela izan arren, zein baldintzatan irakasten duten ikus dezakegu, ezta gure herrialdeko lekurik txiroenean topa dezakegu honelako eskolaren bat.

Niger da kontinente honetako herrialderik txiroena. Bertako eskolek artea dute oinarri. Izan ere,  arteak eta literaturak garrantzia handia bereganatzen dute. Bertako haur askok, ez dute ikasteko aukerarik eta gobernuak egoera hau zuzentzeko laguntza eskatu du. Herrialde baten hobekuntzarako funtzezkoa baita haurren prestakuntza. Nigerko eskoletan bakar batzuk baino ez bigarren hezkuntza iaksteko aukera daukate. Herrialde honetan, izugarrizko populazioa dago eta ez dago lekurik hainbeste haur hezteko, beraz, haur argienak eta "aberatsenak" soilik dute aukera lehen hezkuntza egin ondoren haien ikasketekin jarraitzeko. Hurrengo hauek dira Estatuak prestatutako hezkuntzaren helburuak:
• una sociedad libre y democrática;
• una sociedad justa e igualitaria;
• un país unido y con confianza en símismo;
• una economía fuerte y dinámica;
• una nación próspera que ofrezca toda clase de oportunidades a susciudadanos.

Ikusten dugun moduan, ez dago hainbeste alde bi herrialdeen artean. Izan ere, biak txiroak dira eta hezkuntza on bat eskeintzeko aukera ez dute momentuz. Baina, nire ustez, hezkuntzan ez inbertitzekotan ezinezkoa izango zaie txirotasun egoera horretik ateratzea.
Herrialde baten etorkizuna zihurtatzeko funtzezkoa da hezkuntza.