Translate

jueves, 3 de enero de 2013

ANTZINAKO EDO GAURKO HEZKUNTZA?


Argi dago gaur egungo eredua eta antzinakoa ez dutela zer ikusirik, baina zein da egokiena?

Antzinako hezkuntza ereduan, hasteko, eskolak gela bakar batez osatuta zeuden, ikasle gutxiago baitzeuden. Baliabideak eskasak ez ezik, adin ezberdinetako haurrak gela berean eta materia berdina ikasten zuten.

Gaur egun ordea, eskola batean hainbat gela aurkitu dezakegu eta adinaren arabera, maila ezberdinetan bananduta daude.
Lehen idazlumak eta tinta erabiltzen ziren idazteko tresna moduan eta gaur egun aldiz, mota ezberdinetako boligrafoak, arkatzak... topa ditzakegu. Hain aldatu da garaia, zein haur askok "txuletak" egin ahala dituzte boligrafo mirezgarri hauekin; edota irakaslea haserretu, argidun edo soinudun boligrafoekin.
Gauza sinpleetan ere gauzak aldatu dira, antzinako ikasmahaiak oso zaharkituak zeuden, gaur egun, mahai handiak izaten dira ikasgeletan. Haur bakoitzak ordenagailu baten jabe egiten da, edozein ikasgaian erabiliko duena. Nahiz eta azken tramankulu hau eskola guztietan nagusitu ez den, gero eta orokorragoa egiten ari da, izan ere, makina bakar batek boligrafo,arkatz, irakasgai guztien liburuak... ordezka balitzake, abantail izugarria gerta liteke. Egia esan, bizkarreko minak agur ditzakegu ordenagailuei esker. 

Non bilatzen zuten informazioa lan bat egiterako orduan?
Gaur ordenagailua dugu internetarekin, liburutegiak milaka liburuekin...baina antzina, nahiz eta liburutegiak izan, liburu kantitatea murriztua zen eta gai baterako ez zituzten hainbat liburu kontsultatzeko aukera.
Bestetik esan beharra dago, ikasleek denbora asko ematen zutela lanak eskuz pasatzen, gaur egun ostera, ordenagailuekin denbora aurrezten dugu.

Irakasle-ikasle harremana ez zen gaurko modukoa. Guztiok dakigun moduan, asko aldatu da bai irakasle bai ikaslearen jarrera, baita hezkuntzaren oinarriak eta baloreak ere. Antzina, ikasleek izugarrizko errespetua sor zieten haien irakasleei eta inolako errespetu falta teknika ikaragarriekin zigortzen zen. Gaur egun, haurrari sor zaion errespetua indartu egin da, baina honek arazoak ekarri ditu baita, irakasleek errepresioa sufritzen hasi baitura.

Bukatzeko, eta gehiegi ez luzatzeko, nire iritzia emango dut: nire aburuz, ez dugu antzinako eta gaurko hezkuntzaren artean aukeratu behar, bien arteko nahaztea egin baino, hau da: antzinako hezkuntza errespetodun pertsonak eraiki ditu eta gaurkoa ordea, irakasleak jotzen duten pertsonak. Hala ere, antzinako hezkuntza indarkeria erabiltzen zuen helburuak betetzeko eta gaur egun, bortizkeriari uko egin diogu beste modu batez haurrak irakasteko

lunes, 26 de noviembre de 2012

TXINAKO HEZKUNTZA, ONURAGARRIA EDO KALTEGARRIA?


Txinako hezkuntzari buruz hainbat gauza entzun izan ditut. Gehienetan, informazioa larria izan da, izan ere, haurrek ikaragarrizko presioa dute unibertsitatera heltzeko helburuarekin. Horrek, eskolako urteetan prestaketa on bat lantzea suposatzen du. Horretarako, haurtzaroaren ezinbesteko gauzak egiteari uzten diote; jolasteari, disfrutatzeari, deskantsatzeari ... Hainbeste garrantzia ematen diote hezkuntzari non klase partikularrak dituzten asteburuetan. Gainera, eskolatik ateratzerakoan beste hizkuntzak, musika edota edozein klase gehigarri egiten dituzte.

Haur hauen gurasoen preokupazioa da honen iturri. Hauek eguzkitik eguzkira aritzen dira lanean hilabetean zehar ondo mantendu izan ezinean. Haurrentzat etorkizun hori nahi ez dutenez, zur eta lur aritzen dira haien seme-alaben emaitzak hobetu ahal izateko.

Honi gehitu behar zaio azkenean esfortzu handi honek izaten ohi duen emaitza. Unibertsitatera heltzerakoan, gurasoen eta eskolaren presioa desagertzen da eta haien egunerokotasuna hainbeste aldatzen denez, galduta topatzen dira eta askotan honek haien burua botatzera eramaten ditu.

Benetan pena merezi al du, hainbeste prezio sufritzea haurtzaroari uko egiten diogun bitartean? Ume hauek etorkizunaren finkatu ahal izateko, inoiz bueltatzen ez den bizitzaren etaparik garrantzitsuenetariko bat galtzen dute. Haurtzaroa berreskuraezina da eta bizitzan zehar gogoratuko ditugun gauzak bertan gertatzen dira, beraz, ez da morala etapa honi sorbalda ematea gehiegizko lana egiteko. Izan ere, garai hau gure prestaketa profesionala hasteko den arren, jolasteko eta disfrutatzeko garaia da eta segun eta nolakoa izan den gure haurtzaroa orduan eta modu batez edo bestez izango gara helduaroan; honek, psikologikoki markatzen baikaitu.
Hala ere, badaude umeen eskubideengatik borrokatzen duten gurasoek, baita hauen ongizatea bilatzen dutenak eta ez soilik etorkizunera begiratzen dutenak.

Adituek egoera honen larritasuna adierazi dute. Pertsonen garapen egokia lortzeko adin bakoitzeko beharrak asetu behar baitira. Aisialdia eta ikasketak ez diote bata besteari uko egin behar, baizik eta biak elkartrukatu. Txinatarrek erabilitako metodoa haurren kreatibitatearekin bukatzen du, haurretan frustrazio sentimendua agertzen da eta askotan, lehen aipatu dudan bezala, honek haien burua botatzera eramaten ditu.


Bukatzeko galdera bat utziko dut airean: zer da garrantzitsuagoa, gure zoriontasuna edo bizitzan soilik arrakasta bilatzea?

lunes, 19 de noviembre de 2012

INGALATERRAKO HEZKUNTZA


Ingalaterrako eskolek iraletik  uztailera arteko kurtsoak eskaintzen dituzte. Hauek,aldi berean, hiru hiruhilabetetan banatzen dira. Autoridad Local Educativa-k (LEA) haur guztiei dohanizko hezkuntza bat eskaintzeaz gain, ikasle bakoitzak dituen hezkuntza beharrei banakako arreta eskaintzen die baita.

ESKOLA FASEAK
·Lehen Hezkuntza:
Infant school: 5-7  urte bitartekoa
Junior school: 7-11 urte bitartekoa
·Bigarren hezkuntza:
12-16 urte bitartekoa

·Sixth Form College:

Instituto honek batxilergoaren parekoa da eta sitxh form gabeko eskoletako ikasleak ditu barne.

Hezkuntza derrigorrezkoa izaten da 5 urtetik 16 urtetara. 5 urtetik beherako haurrek eta 16 urtetik gorakoek ez dute eskoletara joateko obligazioa, hala ere, dohaniko ikasketak dituzte 18 urte bete arte.

HEZKUNTZA SISTEMA

Ingalaterrako ikasleen  %93-ak eskola publikoetara edo "state schools" joaten da. Izan ere, estatuak eta udalherriek haur hauen hezkuntza ordaintzeaz arduratzen dira. Ondorengo, %7-ak  eskola pribatuetara joaten da, haien gurasoek hezkuntza ordaintzeaz arduratzen direlarik. Bigarren hauek "public school" izena bereganatzen dute.



CURRICULUM NAZIONALA  

"1998 education reform act" legeak eskola publikoetan irakatsi behar dena ezartzen du. Eduki hauek 4 etapa ezberdinetan banatzen dira:
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgvv7IRf39s8ZoSPZAVkVJYpi75MEq6M0m-yDANbDCV1X7j6uIEFQNJhhl7VWy7XIIqUNGmvPIwm66yg6eOTFy5uliyoK19UfXt0LSKyQaWQOXN5BRJqnq4lnkQUFwHpmNDj5itT1UPRXw/s1600/7117044-un-nino-sonriente-con-la-bandera-de-inglaterra.jpg
1.Key stage 5-7 urte bitartekoa
2.Key stage 7-11 urte bitartekoa
3.Key stage 11- 14 urte bitartekoa
4.Key stage 14-16 urte bitartekoa


Lehenengo bietan lantzen diren arloak: ingelera, matematikak, zientziak, informatika, historia, geografia, artea, hezkuntza zibikoa eta heziketa fisikoa dira.
Hirugarrenean aurrekoak lantzeaz gain, atzerriko hezkuntza gehitzen da.
Laugarren etapak: ingelera, zientzia, informatika eta hezkuntza fisikoaz arduratzen da.
Eskola publikoek erlijia eta hezkuntza sexuala lantzen dituzte.

HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK DITUZTEN HAURRAK

Haurren %20-a hezkuntza behar bereziak ditu. LEA-k haur hauetaz arduratzen da kasu bakoitza aztertuz eta beharrak asetzeko beharrezko eskuhartzea antolatuz. Gainera, prozesu honek suposatzen dituen gastuetaz arduratzen da. Baina, hezkuntza berezia izateak ez du esan nahi aparte hezitu behar direnik, hau da, beste haurrekin erlazionatu eta aritu behar dira. Eskola bakoitzean haur hauek identifikatzeaz arduratzen den irakasleren bat du. Honek, arlo honetan espezializatuta egon behar da. Tratatzen diren haurrak bereziki aplikatutako helburu batzuk dituzte eta hauen hiruhilabete bakoitzean aztertzen dira.

lunes, 12 de noviembre de 2012

MURRIZKETAK HEZKUNTZAN, ONARTEZINAK?

 Krisiaren kontua dela eta, hainbat eta hainbat dira murrizketak izan dituzten arloak:  diru- laguntzak, aisialdiko ekintzak, osasuna, hezkuntza... Egia da, dirurik ez egoteak murrizketak suposatzen dituela, baina, irtenbidea osasunean eta hezkuntzan diru gutxiago inbertitzean dago? Ez dut uste.

Behin eta behin ari gara entzuten Finlandiaren kasua. Finlandiak gaur egun munduko potentzia izatea lortu du hezkuntza arloan, izan ere, emaitzarik altuenak eta emankorrenak bertan daude. Finlandian, behin beste sarrera batean aipatu nuen moduan, dohainiko hezkuntza eskeintzen da unibertsitatera arte. Bertan, ikas- materialak ere sartzen dira. Honek, aukera ematen dio edozein familiari haurrak eskolara bidaltzeko. Baina hau, inbertsio bat da, hau da, diru mordoa inbertitu behar den arren, laboralki prest egongo diren pertsonak ekarriko ditu etorkizunean. Beraz, txikitan eskeini zizkieten baliabide guztiek, etorkizunean herrialdea aurrera indarrez ateratzeko bide emango dute. Egoera hau, nire ustez, mirezgarria da eta herrialde guztiek egingo beharko lukete gauza bera. Murrizketak egitearen beharra egotekotan hezkuntza eta osasuna ez dira murriztu beharreko arloak, hauek baitira gizartea aurrerantza atera dezaketen bi arlo nagusiak.

Espainian gogor bizi da krisia eta honek dakarren aldaketak. Hezkuntzan hainbat aldaketa proposatu eta bideratu egin dira. Lehenik eta behin, %21-ean igo nahi dute matrikula, diru laguntzak desagertuko dira, arte eta musika arloen desagerpena ekarri nahi dute baita... Ikusten dudan lehenengo arazoa, diruaren kontua da, hezkuntza garezti bihurtzekotan ikasleen kopurua murriztu egingo da, eta are gehiago gurasoen soldatak gero eta gehiago murrizten badira. Gainera, Erasmus eta beste diru-laguntzak kentzea atzerapen bat da, hainbat eta hainbat urteetan borrokatu egin zenagatik eta azkenean lortu zena berriz ere kendu.

Ikus dezagun honako taula honetan arlo desberdinetan adierazten diren murriztapenen portzentaiak:






Gastu militarretan, defentzan, %8,8-a murrizten den bitartean, osasunean ia-ia bikoitza murrizten da eta hezkuntzan, berriz, ia hirukoitza. Morala al da gaur eguneko garaiean garrantzia gehiago ematea defentsa armatuari hezkuntzari edo esasunari baino? Nire aburuz, krisialdi honek atzerantzako pausuak ematea suposatu du, izan ere, nahiz eta murrizketak beharrezkoak diren, ez dira arlo egokietan planteatu. Pertsona askok, denboran zehar espekulatu dute, nahi izan duten beste lapurtu dute, ikaragarrizko soldatak izan eta izaten jarraitzen dute, ez dira ezertaz pribatu... eta orain guzti horrek ekarri dituen arazoak konpontzeko ikasleen tasak igotzea da bidea? Hezkuntza guztion esku egon behar den aukera da, eta hezkuntzaren bidez, horrelako egoerak errepikatu ez daitezen, ikasleak hezitu behar dira. Izan ere, hezkuntza paper handia bereganatzen du egoera honetan. Ondo hezituta dagoen gizarte batean ez baitira honelako gauzak gertatzen, pertsona bakoitzak bere lana egiten baitu inolako bidegabezko etekinak atera nahiean.

Bukatzeko, esan beharra dut, Finlandia eredu izanda, eta Finlandiaren etorkizuna hezkuntzari esker oso ona izango dela jakinda, ez dut ulertzen hezkuntzan murrizketak egitearen beharra. Espaiana ez da laboralki oso ondo prestatuta dagoen herrialdea eta murrizketek are eta gehieago okerragotuko dute egoera. Honek atzerantza eramango gaitu eta krisiarekin ez bukatzeaz aparte gizartearen kalitate murrizketa ekarriko du.







lunes, 5 de noviembre de 2012

FINLANDIA, HEZKUNTZA POTENTZIA



Bideo honetan eta ABC aldizkarian azaltzen den moduan, ikerketa batzuk diotenez, Finlandiako hezkuntza da munduko hezkuntzarik onena hainbat eremuei dagokionez. Izan ere, haur hauen emaitzak dira munduko altuenak, haien emankortasuna beste edozein lekuko umeena gainditzen baitu. Irakaslearen papera garrantzia handia du herrialde osoan, eta oso lanbide miresgarritzat hartzen da. Irakasle izateko 9 bat behar da kalifikazioetan. Bideoan diotenez, konfidantza da emaitza hauen oinarria. Aurrei ez zaie hainbeste presionatzen ezta irakasleei ere ez. Hau da, askatasuna ematen zaie bai ikasterako orduan eta bai haien lana egiterako orduan eta honela bakoizak bere modura lan egin dezake gusturago eta ahalik eta gehien saiatuz.

Finlandiako gazteen artean %8ak baino gutxiago ez ditu bere derrigorrezko ikasketak bukatzen, Espainian,aldiz, %30ak. OCDE-k egindako ikerketan gauza berezi bat topatu dute; haur gehienek, 7 urte izan arte ez dute eskola hasten haurtzaindegietan egoten baitura. Aukera honek emaitza hobeagoak ekarri dizkie.

Herrialde honetako hezkuntza dohanik da haur eskuntzatik unibertsitatera arte, eta bertan ere dohaniko jantokia, materiala eta liburuak sartzen dira. Hala ere, materiala edo liburuak galtzekotan ordaintzeko beharra dute.Gainera, Espainian urtera 875 eskola ordu dauden bitartean, Finlandian 608 egiten dituzte eta ez diutuzte etxerako lan askorik etxera eramaten. Eta nola lortzen dituzte hain emaitza onak ordu gutxiagotan? Erraz, familia, eskola eta errekurtso soziokulturalak lotura estu bat dute, hau da, gurasoen erantzunkizuna haien seme-alaben hezkuntzarekiko eta liburutegi, ludoteka, zinema... eta alderdisoziokulturalaren edozein guneko erraztasunak garrantzia handia dute gizartean. Familien %80a liburutegietara joaten da astebururo eskolan landutakoa birpasatu eta indartzeko.

Honi gehitu behar zaio, Estatuak diruaren %12 hezkuntzan inbertitzen duela.

lunes, 22 de octubre de 2012

KOLONBIA


Kolonbiako hezkuntza 4 fasetan banatzen da: haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta unibertsitateko hezkuntza. Kolonbian, leku gehienetan bezala, eskola pribatu eta publikoak bereiz ditzakegu.
· Haur hezkuntza
Prozesu hau lantzeko guneari haur lorategia deritzo. Haur hezkuntzan, urte bat baino gutxiagoko haurrak topa ditzakegu, izan ere, gurasoek lan egiteko beharra dute eta ordutegi  astunak izanda, ezinezkoa dute haien seme-alaben zaintza.  3-4 urte tarteko haurren faseari "Kinder fasea deritzo" eta  4-5 urteko tarteak, berriz, "trantsizio fasea" izena bereganatzen du. Trantsizio fasean dauden haurrengan lortu nahi den helburua irakur eta idaz gaitasunak bereganatzea dira, eskola pribatuetan gehien bat. IKT-en  barneratzea espero da fase honen bukaerarako lortzea , hala ere, eskola gehienek ez dute baliabide hauetarako aukerarik.

·Lehen hezkuntza
5 kurtsotan banatzen da fase hau. Kurtso bakoitzak urte bateko iraupena du hain zuzen ere. 6 urterekin hasten da lehen hezkuntza, eta maila egokia izatekotan 11 urterekin bukatuko lukete. Kurtso bakoitzeko, %5 baino ez kurtsoa errepika dezake. Honek, ikas-mailaren murriztapena ekarri du, izan ere, hain gutxik errepikatu dezaketenez, bakarrik txarrenak geratzen dira atzean, besteek, beharrezko mailara heldu barik kurtsoz pasatzen baitira.
Haurrak motibatzeko, ekonomiara jotzen dute, hau da; kurtsoa errepikatzeak zenbat gastu suposatzen duen ikustarazten zaie.

·Bigarren hezkuntza
6 urteko fasea da, aldi berean bi azpi-faseetan banaturik dagoena: bigarren hezkuntza basikoa eta hezkuntza ertain bokazionala.

- Bigarren hezkuntza basikoa: 11-14 urte bitartekoa.

-Hezkuntza ertain bokaziolana: 15-17 urte bitartekoa. Fase honetan, ikaslearen lan munduko bidea topatzea lortu nahi da, bere gaitasun eta nahietan oinarrituz. Baina, egia esan, eskola gutxik lortzen dute haien ikasleen prestakuntza egokia. Azkenean, leku gehienetan gertatzen den bezala, dirudunek baino ez dute ikasketa egokietarako aukera.

Unibertsitatera heldu ahal izateko estatuak proba batzuk egiten ditu. Proba hauek ICFES-ek eramaten ditu aurrera (Instituto Colombiano para el Fomento de la Educación Superior).

Kolonbiako aurrek, ejerzitoan sartzeko aukera dute eskolako azken urteetan. Zerbitzu hau eskeini ondoren, batxilergoko titulua jasotzen dute, baita 1.mailako libreta militarra ere.

3 fasek osatzen dute prozesu militarra:


- Aurreko fasea: ez du hezkuntza bereziren beharrik.

- Lehenengo fasea: aurreko fasea osatu dutenentzat. Bertan, banakako borroka irakasten zaie.

-Bigarren fasea:  eskuadra, pelotoi eta beharrezko unitateen jakintza irakasten zaie.


·Unibertsitateko hezkuntza:

Hezkuntza fase hau bi azpi-faseetan abnatzen da: "pregrado" eta "postgrado".                              

-"Pregrado": teknika profesionalek urte eta erdi eta bi urte tarteko ikasketak dira, teknologia profesionalak,ordea, bi urte eta erdi eta hiru urte eta erdi inguruko iraupena du eta azkenik, "profesionalak" deituriko ikasketek 5 urteko iraupena dute, eta azken hauek, lizenziatura antzeko ikasketak dira.

-"Postgrado":  maestriak eta doktoratuak sartzen dira honen barnean.  Hala ere, doktoratua eskeintzen duten unibertsitateak eskasak dira herrialde honetan.

lunes, 8 de octubre de 2012

ITALIAKO METODOA

Hik Hasi orrialdean topatu dudan artikulu hau oso interesgarria irudi zait lehenengo sarrera egin ahal izateko. kontatzen digu. Neska honek haur hezkuntzako praktikak egitera joan zen Turingora (Italia). Eneritz Atutxa da artiukulu honen egilea eta Italian bizitako esperientzia

Hasiera batean harritu egin nau maisu-maistren inplikazioa ikasleekiko, izan ere, bi neska hauek diotenez, eskola hasi aurretik irakasleek ikasleen etxeetara jotzen dute haurrak aztertzeko. Modu honetan, umeen gustuak, ingurunea,familia... azter ditzakete eskolatze prozesua hain gogorra izan ez dadin.

Aipagarria da ere garbitasunaren kontua. " Haurrak tenperarekin, buztinarekin edo irinarekin dela, sarritan zikintzen ziren. Kasu horietan, hezitzaileak, inolako arazorik gabe, haurra dutxatzen zuen eta arropak aldatzen zizkion." Pentsaezina da gure gizarteko eskola batean hau gertatzea. Egia esan, txikitan patioan aritzen ginen lurretik botata eta eskuak beltz-beltz izaten genituen, baita prakak beltz eta zuloz beteta ere.
Ostean, ikasgelara joaten ginen eta edozein gauzarekin zikintzen ginen, hala nola, tenperak, argizarizko margoak... Jantokian janariarekin zikintzen ginen maiz. Etxera bueltatzerakoan, guztiz zikindurik dutxara sartu eta arropa garbitzera botatzen genuen. Inoiz ez da irakasleren bat gure garbitasunagatik kezkatu.

Gure gizartean pisu handia du hezkuntzak, edo hori uste dugu behintzat. Artikulu honen bitartez ikus dezakegu nola lantzen duten Italian hezkuntza eta dirudienez, askoz garrantzia gehiago ematen diote haurren hezkuntzari eta formazioari. Espainian ez bezala, haurrak indibidualki aztertzen dira eta bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanda modu konkretu batean hezitzen dute. Azkenik, esan beharra dago irakasleen inplikazioa miresgarria dela.