Translate

lunes, 12 de noviembre de 2012

MURRIZKETAK HEZKUNTZAN, ONARTEZINAK?

 Krisiaren kontua dela eta, hainbat eta hainbat dira murrizketak izan dituzten arloak:  diru- laguntzak, aisialdiko ekintzak, osasuna, hezkuntza... Egia da, dirurik ez egoteak murrizketak suposatzen dituela, baina, irtenbidea osasunean eta hezkuntzan diru gutxiago inbertitzean dago? Ez dut uste.

Behin eta behin ari gara entzuten Finlandiaren kasua. Finlandiak gaur egun munduko potentzia izatea lortu du hezkuntza arloan, izan ere, emaitzarik altuenak eta emankorrenak bertan daude. Finlandian, behin beste sarrera batean aipatu nuen moduan, dohainiko hezkuntza eskeintzen da unibertsitatera arte. Bertan, ikas- materialak ere sartzen dira. Honek, aukera ematen dio edozein familiari haurrak eskolara bidaltzeko. Baina hau, inbertsio bat da, hau da, diru mordoa inbertitu behar den arren, laboralki prest egongo diren pertsonak ekarriko ditu etorkizunean. Beraz, txikitan eskeini zizkieten baliabide guztiek, etorkizunean herrialdea aurrera indarrez ateratzeko bide emango dute. Egoera hau, nire ustez, mirezgarria da eta herrialde guztiek egingo beharko lukete gauza bera. Murrizketak egitearen beharra egotekotan hezkuntza eta osasuna ez dira murriztu beharreko arloak, hauek baitira gizartea aurrerantza atera dezaketen bi arlo nagusiak.

Espainian gogor bizi da krisia eta honek dakarren aldaketak. Hezkuntzan hainbat aldaketa proposatu eta bideratu egin dira. Lehenik eta behin, %21-ean igo nahi dute matrikula, diru laguntzak desagertuko dira, arte eta musika arloen desagerpena ekarri nahi dute baita... Ikusten dudan lehenengo arazoa, diruaren kontua da, hezkuntza garezti bihurtzekotan ikasleen kopurua murriztu egingo da, eta are gehiago gurasoen soldatak gero eta gehiago murrizten badira. Gainera, Erasmus eta beste diru-laguntzak kentzea atzerapen bat da, hainbat eta hainbat urteetan borrokatu egin zenagatik eta azkenean lortu zena berriz ere kendu.

Ikus dezagun honako taula honetan arlo desberdinetan adierazten diren murriztapenen portzentaiak:






Gastu militarretan, defentzan, %8,8-a murrizten den bitartean, osasunean ia-ia bikoitza murrizten da eta hezkuntzan, berriz, ia hirukoitza. Morala al da gaur eguneko garaiean garrantzia gehiago ematea defentsa armatuari hezkuntzari edo esasunari baino? Nire aburuz, krisialdi honek atzerantzako pausuak ematea suposatu du, izan ere, nahiz eta murrizketak beharrezkoak diren, ez dira arlo egokietan planteatu. Pertsona askok, denboran zehar espekulatu dute, nahi izan duten beste lapurtu dute, ikaragarrizko soldatak izan eta izaten jarraitzen dute, ez dira ezertaz pribatu... eta orain guzti horrek ekarri dituen arazoak konpontzeko ikasleen tasak igotzea da bidea? Hezkuntza guztion esku egon behar den aukera da, eta hezkuntzaren bidez, horrelako egoerak errepikatu ez daitezen, ikasleak hezitu behar dira. Izan ere, hezkuntza paper handia bereganatzen du egoera honetan. Ondo hezituta dagoen gizarte batean ez baitira honelako gauzak gertatzen, pertsona bakoitzak bere lana egiten baitu inolako bidegabezko etekinak atera nahiean.

Bukatzeko, esan beharra dut, Finlandia eredu izanda, eta Finlandiaren etorkizuna hezkuntzari esker oso ona izango dela jakinda, ez dut ulertzen hezkuntzan murrizketak egitearen beharra. Espaiana ez da laboralki oso ondo prestatuta dagoen herrialdea eta murrizketek are eta gehieago okerragotuko dute egoera. Honek atzerantza eramango gaitu eta krisiarekin ez bukatzeaz aparte gizartearen kalitate murrizketa ekarriko du.







No hay comentarios:

Publicar un comentario