Translate

lunes, 26 de noviembre de 2012

TXINAKO HEZKUNTZA, ONURAGARRIA EDO KALTEGARRIA?


Txinako hezkuntzari buruz hainbat gauza entzun izan ditut. Gehienetan, informazioa larria izan da, izan ere, haurrek ikaragarrizko presioa dute unibertsitatera heltzeko helburuarekin. Horrek, eskolako urteetan prestaketa on bat lantzea suposatzen du. Horretarako, haurtzaroaren ezinbesteko gauzak egiteari uzten diote; jolasteari, disfrutatzeari, deskantsatzeari ... Hainbeste garrantzia ematen diote hezkuntzari non klase partikularrak dituzten asteburuetan. Gainera, eskolatik ateratzerakoan beste hizkuntzak, musika edota edozein klase gehigarri egiten dituzte.

Haur hauen gurasoen preokupazioa da honen iturri. Hauek eguzkitik eguzkira aritzen dira lanean hilabetean zehar ondo mantendu izan ezinean. Haurrentzat etorkizun hori nahi ez dutenez, zur eta lur aritzen dira haien seme-alaben emaitzak hobetu ahal izateko.

Honi gehitu behar zaio azkenean esfortzu handi honek izaten ohi duen emaitza. Unibertsitatera heltzerakoan, gurasoen eta eskolaren presioa desagertzen da eta haien egunerokotasuna hainbeste aldatzen denez, galduta topatzen dira eta askotan honek haien burua botatzera eramaten ditu.

Benetan pena merezi al du, hainbeste prezio sufritzea haurtzaroari uko egiten diogun bitartean? Ume hauek etorkizunaren finkatu ahal izateko, inoiz bueltatzen ez den bizitzaren etaparik garrantzitsuenetariko bat galtzen dute. Haurtzaroa berreskuraezina da eta bizitzan zehar gogoratuko ditugun gauzak bertan gertatzen dira, beraz, ez da morala etapa honi sorbalda ematea gehiegizko lana egiteko. Izan ere, garai hau gure prestaketa profesionala hasteko den arren, jolasteko eta disfrutatzeko garaia da eta segun eta nolakoa izan den gure haurtzaroa orduan eta modu batez edo bestez izango gara helduaroan; honek, psikologikoki markatzen baikaitu.
Hala ere, badaude umeen eskubideengatik borrokatzen duten gurasoek, baita hauen ongizatea bilatzen dutenak eta ez soilik etorkizunera begiratzen dutenak.

Adituek egoera honen larritasuna adierazi dute. Pertsonen garapen egokia lortzeko adin bakoitzeko beharrak asetu behar baitira. Aisialdia eta ikasketak ez diote bata besteari uko egin behar, baizik eta biak elkartrukatu. Txinatarrek erabilitako metodoa haurren kreatibitatearekin bukatzen du, haurretan frustrazio sentimendua agertzen da eta askotan, lehen aipatu dudan bezala, honek haien burua botatzera eramaten ditu.


Bukatzeko galdera bat utziko dut airean: zer da garrantzitsuagoa, gure zoriontasuna edo bizitzan soilik arrakasta bilatzea?

lunes, 19 de noviembre de 2012

INGALATERRAKO HEZKUNTZA


Ingalaterrako eskolek iraletik  uztailera arteko kurtsoak eskaintzen dituzte. Hauek,aldi berean, hiru hiruhilabetetan banatzen dira. Autoridad Local Educativa-k (LEA) haur guztiei dohanizko hezkuntza bat eskaintzeaz gain, ikasle bakoitzak dituen hezkuntza beharrei banakako arreta eskaintzen die baita.

ESKOLA FASEAK
·Lehen Hezkuntza:
Infant school: 5-7  urte bitartekoa
Junior school: 7-11 urte bitartekoa
·Bigarren hezkuntza:
12-16 urte bitartekoa

·Sixth Form College:

Instituto honek batxilergoaren parekoa da eta sitxh form gabeko eskoletako ikasleak ditu barne.

Hezkuntza derrigorrezkoa izaten da 5 urtetik 16 urtetara. 5 urtetik beherako haurrek eta 16 urtetik gorakoek ez dute eskoletara joateko obligazioa, hala ere, dohaniko ikasketak dituzte 18 urte bete arte.

HEZKUNTZA SISTEMA

Ingalaterrako ikasleen  %93-ak eskola publikoetara edo "state schools" joaten da. Izan ere, estatuak eta udalherriek haur hauen hezkuntza ordaintzeaz arduratzen dira. Ondorengo, %7-ak  eskola pribatuetara joaten da, haien gurasoek hezkuntza ordaintzeaz arduratzen direlarik. Bigarren hauek "public school" izena bereganatzen dute.



CURRICULUM NAZIONALA  

"1998 education reform act" legeak eskola publikoetan irakatsi behar dena ezartzen du. Eduki hauek 4 etapa ezberdinetan banatzen dira:
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgvv7IRf39s8ZoSPZAVkVJYpi75MEq6M0m-yDANbDCV1X7j6uIEFQNJhhl7VWy7XIIqUNGmvPIwm66yg6eOTFy5uliyoK19UfXt0LSKyQaWQOXN5BRJqnq4lnkQUFwHpmNDj5itT1UPRXw/s1600/7117044-un-nino-sonriente-con-la-bandera-de-inglaterra.jpg
1.Key stage 5-7 urte bitartekoa
2.Key stage 7-11 urte bitartekoa
3.Key stage 11- 14 urte bitartekoa
4.Key stage 14-16 urte bitartekoa


Lehenengo bietan lantzen diren arloak: ingelera, matematikak, zientziak, informatika, historia, geografia, artea, hezkuntza zibikoa eta heziketa fisikoa dira.
Hirugarrenean aurrekoak lantzeaz gain, atzerriko hezkuntza gehitzen da.
Laugarren etapak: ingelera, zientzia, informatika eta hezkuntza fisikoaz arduratzen da.
Eskola publikoek erlijia eta hezkuntza sexuala lantzen dituzte.

HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK DITUZTEN HAURRAK

Haurren %20-a hezkuntza behar bereziak ditu. LEA-k haur hauetaz arduratzen da kasu bakoitza aztertuz eta beharrak asetzeko beharrezko eskuhartzea antolatuz. Gainera, prozesu honek suposatzen dituen gastuetaz arduratzen da. Baina, hezkuntza berezia izateak ez du esan nahi aparte hezitu behar direnik, hau da, beste haurrekin erlazionatu eta aritu behar dira. Eskola bakoitzean haur hauek identifikatzeaz arduratzen den irakasleren bat du. Honek, arlo honetan espezializatuta egon behar da. Tratatzen diren haurrak bereziki aplikatutako helburu batzuk dituzte eta hauen hiruhilabete bakoitzean aztertzen dira.

lunes, 12 de noviembre de 2012

MURRIZKETAK HEZKUNTZAN, ONARTEZINAK?

 Krisiaren kontua dela eta, hainbat eta hainbat dira murrizketak izan dituzten arloak:  diru- laguntzak, aisialdiko ekintzak, osasuna, hezkuntza... Egia da, dirurik ez egoteak murrizketak suposatzen dituela, baina, irtenbidea osasunean eta hezkuntzan diru gutxiago inbertitzean dago? Ez dut uste.

Behin eta behin ari gara entzuten Finlandiaren kasua. Finlandiak gaur egun munduko potentzia izatea lortu du hezkuntza arloan, izan ere, emaitzarik altuenak eta emankorrenak bertan daude. Finlandian, behin beste sarrera batean aipatu nuen moduan, dohainiko hezkuntza eskeintzen da unibertsitatera arte. Bertan, ikas- materialak ere sartzen dira. Honek, aukera ematen dio edozein familiari haurrak eskolara bidaltzeko. Baina hau, inbertsio bat da, hau da, diru mordoa inbertitu behar den arren, laboralki prest egongo diren pertsonak ekarriko ditu etorkizunean. Beraz, txikitan eskeini zizkieten baliabide guztiek, etorkizunean herrialdea aurrera indarrez ateratzeko bide emango dute. Egoera hau, nire ustez, mirezgarria da eta herrialde guztiek egingo beharko lukete gauza bera. Murrizketak egitearen beharra egotekotan hezkuntza eta osasuna ez dira murriztu beharreko arloak, hauek baitira gizartea aurrerantza atera dezaketen bi arlo nagusiak.

Espainian gogor bizi da krisia eta honek dakarren aldaketak. Hezkuntzan hainbat aldaketa proposatu eta bideratu egin dira. Lehenik eta behin, %21-ean igo nahi dute matrikula, diru laguntzak desagertuko dira, arte eta musika arloen desagerpena ekarri nahi dute baita... Ikusten dudan lehenengo arazoa, diruaren kontua da, hezkuntza garezti bihurtzekotan ikasleen kopurua murriztu egingo da, eta are gehiago gurasoen soldatak gero eta gehiago murrizten badira. Gainera, Erasmus eta beste diru-laguntzak kentzea atzerapen bat da, hainbat eta hainbat urteetan borrokatu egin zenagatik eta azkenean lortu zena berriz ere kendu.

Ikus dezagun honako taula honetan arlo desberdinetan adierazten diren murriztapenen portzentaiak:






Gastu militarretan, defentzan, %8,8-a murrizten den bitartean, osasunean ia-ia bikoitza murrizten da eta hezkuntzan, berriz, ia hirukoitza. Morala al da gaur eguneko garaiean garrantzia gehiago ematea defentsa armatuari hezkuntzari edo esasunari baino? Nire aburuz, krisialdi honek atzerantzako pausuak ematea suposatu du, izan ere, nahiz eta murrizketak beharrezkoak diren, ez dira arlo egokietan planteatu. Pertsona askok, denboran zehar espekulatu dute, nahi izan duten beste lapurtu dute, ikaragarrizko soldatak izan eta izaten jarraitzen dute, ez dira ezertaz pribatu... eta orain guzti horrek ekarri dituen arazoak konpontzeko ikasleen tasak igotzea da bidea? Hezkuntza guztion esku egon behar den aukera da, eta hezkuntzaren bidez, horrelako egoerak errepikatu ez daitezen, ikasleak hezitu behar dira. Izan ere, hezkuntza paper handia bereganatzen du egoera honetan. Ondo hezituta dagoen gizarte batean ez baitira honelako gauzak gertatzen, pertsona bakoitzak bere lana egiten baitu inolako bidegabezko etekinak atera nahiean.

Bukatzeko, esan beharra dut, Finlandia eredu izanda, eta Finlandiaren etorkizuna hezkuntzari esker oso ona izango dela jakinda, ez dut ulertzen hezkuntzan murrizketak egitearen beharra. Espaiana ez da laboralki oso ondo prestatuta dagoen herrialdea eta murrizketek are eta gehieago okerragotuko dute egoera. Honek atzerantza eramango gaitu eta krisiarekin ez bukatzeaz aparte gizartearen kalitate murrizketa ekarriko du.







lunes, 5 de noviembre de 2012

FINLANDIA, HEZKUNTZA POTENTZIA



Bideo honetan eta ABC aldizkarian azaltzen den moduan, ikerketa batzuk diotenez, Finlandiako hezkuntza da munduko hezkuntzarik onena hainbat eremuei dagokionez. Izan ere, haur hauen emaitzak dira munduko altuenak, haien emankortasuna beste edozein lekuko umeena gainditzen baitu. Irakaslearen papera garrantzia handia du herrialde osoan, eta oso lanbide miresgarritzat hartzen da. Irakasle izateko 9 bat behar da kalifikazioetan. Bideoan diotenez, konfidantza da emaitza hauen oinarria. Aurrei ez zaie hainbeste presionatzen ezta irakasleei ere ez. Hau da, askatasuna ematen zaie bai ikasterako orduan eta bai haien lana egiterako orduan eta honela bakoizak bere modura lan egin dezake gusturago eta ahalik eta gehien saiatuz.

Finlandiako gazteen artean %8ak baino gutxiago ez ditu bere derrigorrezko ikasketak bukatzen, Espainian,aldiz, %30ak. OCDE-k egindako ikerketan gauza berezi bat topatu dute; haur gehienek, 7 urte izan arte ez dute eskola hasten haurtzaindegietan egoten baitura. Aukera honek emaitza hobeagoak ekarri dizkie.

Herrialde honetako hezkuntza dohanik da haur eskuntzatik unibertsitatera arte, eta bertan ere dohaniko jantokia, materiala eta liburuak sartzen dira. Hala ere, materiala edo liburuak galtzekotan ordaintzeko beharra dute.Gainera, Espainian urtera 875 eskola ordu dauden bitartean, Finlandian 608 egiten dituzte eta ez diutuzte etxerako lan askorik etxera eramaten. Eta nola lortzen dituzte hain emaitza onak ordu gutxiagotan? Erraz, familia, eskola eta errekurtso soziokulturalak lotura estu bat dute, hau da, gurasoen erantzunkizuna haien seme-alaben hezkuntzarekiko eta liburutegi, ludoteka, zinema... eta alderdisoziokulturalaren edozein guneko erraztasunak garrantzia handia dute gizartean. Familien %80a liburutegietara joaten da astebururo eskolan landutakoa birpasatu eta indartzeko.

Honi gehitu behar zaio, Estatuak diruaren %12 hezkuntzan inbertitzen duela.